2011/11/20

AZKEN JAIALDIA LIBURUTEGIAN

AZKEN JAIALDIA LIBURUTEGIAN on PhotoPeach

EUSKAL ASTEKO LELOAK on PhotoPeach

BERRIRO ZUEKIN LIBURUTEGIAN

Justificar a ambos lados
Oso berandu , baina berriz hementxe gaituzue.
Ez pentsa liburutegiko bloga orain arte ahaztuta izan dugunik, baina " arazo tekniko " ugari izan dugu berriro martxan jartzeko.
Hemendik aurrera blogera maiztasunez jotzea espero dugu, eskolako eta batez ere liburutegiko jardueren berri emateko.

Euskal astea ospatu dugunez, hona hemen kartel batzuk erabilitako leloekin.
Ea gustatzen zaizkizuen...


2011/11/13

2011/06/13

2011/05/30

ASTE BERDEA ARRIGORRIAGAKO IKASTETXEAN

Aurten ere, Gure Magalean guraso - elkarteak eskolako irakasleen laguntzarekin Aste Berdea antolatu du gure eskolan.

Jarduera desberdinak antolatu dira adin guztietako ikasleentzat: txotxongiloak eskolako txikientzat, loreen landaketa , Mendikosolorako bisita gidatuak, arropa kostomizatzeko tailer bat 3.ziklokoentzat..

Aipatutako jardueraz gain, Kartel lehiaketa antolatu da eskola mailan. Lehiaketan partaidetza handia lortu da eta maila handiko kartelak aurkeztu dira.Irabazi duena, aurtengo Aste Berdeko kartela izango

Denok espero dugu aste honetan ondo pasatzea eta egiten ditugun jardueren bitartez, naturarekin lotura estuagoa lortzea.

Ah! badakizue aste honetan eskolara txirrindulaz etor zaitezketela

Anima zaitez eta gogotsu parte hartu!!




2011/04/10

IRUDIGILE TAILERRA 3. ZIKLOKO IKASLEENTZAT

BELEN LUCAS IRUDIGILEA LIBURUTEGIAN on PhotoPeach

2011/04/04

ARRIGORRIAGAKO LIBURUTEGIAN BELDURRAK AIREAN !!

Hona hemen eskolako neska-mutilak egindako marrazkiak
"Sorgin-munstro" lehiaketan parte hartzeko.
Bai beldurgarriak direla!!




2011/03/31

LOLO, LIBURUTEGIKO MASKOTA

Oso polita!

LOLOREN ISTORIOA on PhotoPeach

 


Lolo gure maskota da.Denon artean aukeratu genuen eta handik aurrera liburutegian bizi da.Bere istorioa asmatu genuen eta txotxongiloak prestatu genituen  eskolako txikiei aurkezteko
Iaz laugarren eta bostgarren ikasleen esku itxi genuen lana.
Primeran egin zuten.
Aurten ere, egiteko asmoa dugu .Oraingo honetan seigarren mailakoak prest?

2011/03/29

MORKINA SORGINA

Hona hemen 2. mailako ikasleek egindako istorio txiki bat. Haiek margotu dituzte marrazkiak eta gainera abotsa jarri dute. Ea gustatzen zaizuen!

2011/03/23

IPUINEKIN GOZATUZ!

Bost urteko ikasleak hamabostean behin liburutegira datoz.
Ipuinak entzun, marraztu edota irakurri egiten dute.
Hona hemen bisitaren lekuko polit bat.IPUINEKIN GOZATUZ on PhotoPeach

HONA HEMEN GURE BLOG-a

Azkenean lortu dugu!!

Guraso batzuei esker kurtso hasieratik izan dugun asmoa jadanik martxan dago.
Berandu hasi gara baina ilusio eta gogoz beterik.
Eskolako liburutegia oso leku bizia da, eta ekintza asko egin ditugu hilabete hauetan:
irakurketak, antzerkiak, txotxongiloak, ipuin tailerrak...
Txikiak zein nagusiak lan ederrak ari dira egiten.Baina faltan bota dugu egindakoa "kanpora botatzea" eta besteen idaiak jasotzea.Helburu honekin zabaldu dugu "lololibu" blog-a.
Espero dugu lagun ugari izatea

2011/03/19

Printze Txikia




"Printze Txikia" liburuari buruzko erakusketa daukagu liburutegian. Hemen duzue filma.